AUZOLANGIN(L)TZA

XXI.Mendeko Gipuzkoaren eraikuntzan auzolana iraganeko kontua ala etorkizuneko giltza?

 

 

Parte hartu

AUZOLANGIN (L) TZA

tailerretan.

Zure inguruan auzolanarekin zerikusia duen esperientziaren bat ezagutzen baduzu bete guru galdetegia.

ZER LORTU NAHI DUGU ?

Auzolana [bere esanahia eta forma sozial eta instituzionala] eguneratu eta sendotu nahi da, egungo Tolosaldearen testuinguru berrian dauden erronkei erantzuteko lankidetzaren, erantzun kidetasunaren, gizarte inplikazioaren eta talde-lanaren kultura sustatzeko tresna gisa.

NOLA LORTUKO DUGU?

Tolosaldeko herri txiki eta auzoetan auzolaneko eta erantzukizuneko kultura gaurkotzeko parte hartze dinamika bat bideratuz, eskualdeko eragileekin (herri, herritar, elkarte … ) elkarlanean.

ZER EKAR DIEZAGUKE?

Gaur egungo Gipuzkoako beharrei Auzolaneko praktika gaurkotuen bidez erantzuteko praktikak esperimentatu eta diseinatzeko praxia edo ikasbidea.

4 Fase edo helburu izango ditugu

01>>

Auzolanaren ikuspegia adostea.

02>>

Auzolaneko eredu gaurkotu eta egingarria izango den ekimena diseinatzea.

03>>

Esperimentatzea

04>>

Ikaskuntzak ateratzea, Tolosalderako eta Gipuzkoarako, bereziki.

#auzolangin(l)tza

SUSTATZAILEAK: