TOLOSALDEKO LANDA KOMUNITATEEN GARAPENERAKO PROGRAMA 2030
Tolosaldeko Landa Komunitateen Garapen Programa 2030 osatzeko erronka dugu eskuartean. Bertan jaso nahi dira datozen urteetan landa-ingurunean IZANGO DITUGUN erronkei erantzuteko eskualdean identifikatuko diren apustu nagusiak.
«Gure asmoa denbora luzean mantenduko den proiektu bat egitea da»
Tolosaldeko Landa Komunitateen Garapen Programa osatzeko prozesu parte hartzailea abiatuko du Tolomendik; azaroaren 18an aurkeztuko dute Tolosan, prozesu osoan parte hartuko duten kideekin batera. (Ataria. 2024-11-13)
Programarekin hasi aurretik, bi girotze saio burutu genituen ekainean. Lehena Berastegin, Euskal Herriko Laborantza Ganbarako Iker Elosegi eta Arruazuko artzaina den Iker Ganboarekin, lehen sektoreaz eta elikadura-burujabetzaz, eta bigarrena, Jaime Izquierdo asturiarrarekin eta Raul Pilar, Olloko Gure Sustraiak Kooperatibako kidearekin, landa komunitateak, zaintza eta aktibitate ekonomiko berrien inguruan.
Ikusi gehiago hemen
Lurralde-garapenerako programak (LuGP)
Helburu orokorrak, sektorialak eta jarduketa-ardatzak jasoko ditu
Garapen eredu bakoitzeko (ZEA, V2,V3,V4) lurralde-garapen programa bat egingo da.
Landa-garapenerako eskualdekako programak (LGEP)
Lurralde-garapeneko programetako helburu orokorrak, helburu sektorialak eta lehentasunezko jarduketa-ardatzak eskualde programetan jaso eta burutuko dira.
Tolosaldean gure eskualde programa burutu behar dugu.
TOLOMENDIKO BATZARRAK BERE ARDATZ-ESTRATEGIKOEN LEHENTASUN ARIKETA BURUTU DU. ZURE EKARPENEK ERE BALIO HANDIA DUTE. HIRU ARDATZ HAUEN INGURUAN INTERESGARRI DUZUN HORRETAN EMAN ZURE IRITZIA.