Udaletxeei eta baserritarren elkarteei nagusiki, baina baita banakakoei ere, landa eremuko edo sektoreko behar, zalantza, asmo, nahiakā¦ ekintza konkretuen bidez garatzeko, aholkularitza zerbitzua ematen dugu.
Horrez gain, dituzten beharrak bideratzeko edo lehendik dauden zerbitzu, egitura, antolaketak… hobera garatu daitezen, hastapen faseetatik, proiektuen dinamizazioa egiteko zerbitzua eskaintzen dugu.
Eskualdeko landa inguruneko proiektuak aurrera eramateko, administrazio desberdinek urtean zehar argitaratzen dituzten diru-laguntzen kudeaketa egiten laguntzen dugu, diru laguntzen helburuez argibideak, aurkeztu beharreko dokumentazioazā¦ Horien artean, bereziki aipatu LEADER, EREIN eta LANDAOLAko funtsak, esaterako.
Baserrietan sortzen den silo bolen, negutegietako edo baratzetako bolumen handiko plastikoa jaso eta kudeatzen dugu, birziklatzeko enpresa autorizatu batetara eramanez. Honela, ingurumenean plastiko zaborrak sortu ditzakeen kalteak ekiditen eta lehenengo sektore garbi baten alde egitea lortzen dugu. Interesa duenak deitu dezala Tolomendira.
Udal eta Tolomendiko kide diren elkarteei IKT (informazio eta komunikazio teknologiak) zerbitzua eskaintzen zaie beraien egunerokoan dituzten arazoei irtenbidea ematen laguntzeko eta IKT teknologien bidez herritarrei eman beharreko zerbitzu hobeak eta eraginkorragoak eman ahal izateko. Zerbitzua bakoitzaren beharren arabera eskaintzen ahalegintzen gara.
Lehen sektoreari eta landa garapenari lotutako prozesuen dinamizazio eta kudeaketa