Lege-ohar honek www.tolomendi.eus webgunearen erabilera arautzen du, TOLOMENDI Tolosaldeko Landa Garapenerako Elkartea delarik titularra (aurrerantzean, WEBAREN JABEA).
WEBAREN JABEAREN webguneko nabigazioak erabiltzaile-izaera ematen dio, eta legezko ohar honetan argitaratutako baldintza guztiak erabat eta erreserbarik gabe onartzea dakar. Baldintza horiek aldez aurretik jakinarazi gabe aldatu ahal izango ditu webaren jabeak, eta hala egiten badu, ahalik eta lasterren argitaratu eta jakinaraziko du.
Horregatik, komeni da haren edukia arretaz irakurtzea, webgune honetatik informazioa eta zerbitzuak eskuratu eta erabili nahi izanez gero.
Erabiltzaileak, gainera, bere gain hartzen du webgunea behar bezala erabiltzeko betebeharra, legeekin, fede onarekin, ordena publikoarekin, trafikoaren erabilerekin eta lege-ohar honekin bat etorriz, eta web jabearen edo hirugarrenen aurrean erantzungo du betebehar hori ez betetzaren ondorioz sor daitezkeen kalte eta galeren aurrean.
Baimendutakoa ez den beste edozein erabilera debekatuta dago berariaz, eta webguneko jabeak edozein unetan ukatu edo kendu ahal izango ditu sarbidea eta erabilera.
Webguneko jabeak Informazioaren Gizarte Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 legea betez, honako hau jakinarazten dizu:
Gurekin komunikatzeko jarraian zehazten ditugun harremanetarako hainbat bitarteko jartzen ditugu zure eskura:
Webgunearen erabiltzaileen eta jabearen arteko jakinarazpen eta komunikazio guztiak eraginkorrak izango dira, ondorio guztietarako, aurretik zehaztutako edozein bitartekoren bidez egiten direnean.
Webgunea eta bere zerbitzuak doakoak dira. Hala ere, webguneko jabeak baldintza dezake bere webgunean eskaintzen dituen zerbitzuetako batzuk erabiltzea, dagokion inprimakia bete ondoren.
Erabiltzaileak webguneko jabeari jakinaraziko dizkion datu guztiak benetakotasuna eta gaurkotasuna izango dute, eta egiten dituen adierazpen faltsu edo zehaztugabeen erantzule bakarra izango da.
Erabiltzaileak beren beregi hitz ematen du webguneko jabearen edukiak eta zerbitzuak behar bezala erabiliko dituela eta ez dituela erabiliko, besteak beste:
a) Delituzko edukiak, eduki bortitzak, pornografikoak, arrazistak, xenofoboak, iraingarriak, terrorismoaren apologiakoak edo, oro har, legearen edo ordena publikoaren aurkakoak zabaltzea.
b) Sarean birus informatikoak sartzea edo webguneko jabeen edo hirugarren pertsonen dokumentu elektronikoetan, datuetan edo sistema fisiko eta logikoetan akatsak edo kalteak eragin ditzaketen jarduerak egitea, edo beste erabiltzaile batzuei webgunerako eta haien zerbitzuetarako sarbidea oztopatzea, web jabeak zerbitzuak emateko erabiltzen diren baliabide informatikoen kontsumo masiboaren bidez.
c) Beste erabiltzaile batzuen posta elektronikokok kontuetan edo web jabearen edo hirugarrenen informatika-sistemetako eremu mugatuetan sartzen saiatzea, eta, hala badagokio, informazioa ateratzea.
d) Jabetza intelektualeko edo industrialeko eskubideak urratzea, eta webguneko jabearen edo hirugarrenen informazioaren konfidentzialtasuna urratzea.
e) Beste edozein erabiltzaileren nortasuna ordeztea.
f) Edukiak erreproduzitzea, kopiatzea, banatzea, herritarren eskura jartzea edo beste edozein komunikazio publikoren esku jartzea, eraldatzea edo aldatzea, kasuan kasuko eskubideen titularraren baimena izan ezean edo hori legez baimenduta dagoenean.
g) Datuak biltzea publizitaterako edo edozein motatako publizitatea eta komunikazioak bidaltzeko, salmentarako edo merkataritzako beste helburu batzuetarako, aldez aurretik eskatu edo baimendu gabe.
Webguneko eduki guztiak, hala nola testuak, argazkiak, grafikoak, irudiak, ikonoak, teknologia, softwarea eta horien diseinu grafikoa eta iturburu-kodeak, web jabearen jabetzakoak dira, eta ezin da ulertu erabiltzaileari laga zaizkionik horien gaineko ustiapen-eskubideetako bat bera ere, webgunea behar bezala erabiltzeko behar-beharrezkoa denetik harago.
Azken finean, webgune honetara sartzen diren erabiltzaileek edukiak ikusi, eta, hala badagokio, baimendutako kopia pribatuak egin ditzakete, baldin eta erreproduzitutako elementuak ez bazaizkie gero hirugarrenei lagatzen, ez badira sareetara konektatutako zerbitzarietan instalatzen eta ez badira inolako ustiapenen xede.
Era berean, webgunean agertzen diren marka, izen komertziak edo zeinu bereizgarri guztiak webgunearen jabearenak dira, eta ezin da ulertu hura erabiltzeak honen gaineko eskubiderik ematen dionik erabiltzaileari.
Debekatuta dago edukiak banatzea, aldatzea, lagatzea edo jendaurrean jakinaraztea, bai eta ustiapen-eskubideen titularrak berariaz baimendu ez duen beste edozein ekintza ere.
Hiperesteka bat ezartzeak ez du esan nahi, inola ere, webguneko jabearen eta hura ezartzen duen webgunearen jabearen artean harremanik dagoenik, ezta webguneko jabeak bere edukiak edo zerbitzuak onartzen dituenik ere.
Webgunearen jabea ez da arduratzen erabiltzaile bakoitzak webgune honetan eskuragarri jarritako materialei ematen dien erabileraz, ezta material horietan oinarritutako jarduerez ere.
Webgune honen edukia orokorra da eta informazio helburua du soilik, eta ez da erabat bermatzen eduki guztietarako sarbidea, ez eta horien zehaztasuna, zuzentasuna, indarraldia edo gaurkotasuna, ezta helburu jakin baterako egokitasuna edo erabilgarritasuna ere.
Webgunearen jabeak baztertu egiten du, ordenamendu juridikoak baimentzen duen neurrian, honako hauetatik eratorritako edozein motatako kalte-galeren erantzukizuna:
a) Webgunera sartzea ezinezkoa izatea edo edukiak egiazkoak, zehatzak eta/edo eguneratuak ez izatea, bai eta transmititutako, zabaldutako, biltegiratutako eta eskura jarritako edukietan akatsak egotea ere, baldin eta webgunearen edo eskaintzen diren zerbitzuen bidez eskuratu badira.
b) Edukietan birusak edo bestealko elementuak egotea, sistema informatikoetan, dokumetnu elektronikoetan edo erabiltzaileen datuetan aldaketan eragin ditzaketenak.
c) Webgunea oker erabiltzearen ondorioz, legeak ez betetzea, fede ona, ordena publikoa, trafikoaren erabilera eta lege-ohar hau. Bereziki, eta adibide gisa, web jabea ez da erantzule izango jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak, enpresa-sekretuak, ohorerako, norberaren eta familiaren intimitaterako eta norberaren irudirako eskubideak eta lehia desleialaren eta legez kanpoko publizitatearen arloko araudia urratzen dituzten hirugarrenen jarduketez.
Era berean, webguneko jabeak uko egiten dio webgune honetatik kanpo dagoen eta gure web-masterrak zuzenean kudeatzen ez duen informazioaren gaineko erantzukizunari. Webgune honetan agertzen diren esteken funtzio bakarra erabiltzaileari webgune honek eskaintzen dituen edukiak zabaltzeko gai diren beste iturri batzuen berri ematea da. Webgunearen jabeak ez du bermatzen estekatutako guneen funtzionamenduaz edo irisgarritasunaz arduratzea; ez du gune horiek bisitatzea iradokitzen, gonbidatzen edo gomendatzen, eta, beraz, ez da lortutako emaitzaren erantzule izango. Webgunearen jabea ez da arduratzen hirugarrenek hiperestekak ezartzeaz.
Edozein erabiltzailek edo hirugarrenek uste badu webguneko orrietan edozein eduki eta/edo jarduera erabiltzea legez kanpokoa dela, jakinarazpen bat bidali beharko dio web jabeari, behar bezala identifikatuz eta ustezko arau-hausteak zehaztuz.
Webgunearen bidez emandako administrazio-informazioak ez du ordezten administrazio publikoen aldizkari ofizialetan formalki argitaratu behar diren lege, araudi, plan, xedapen orokor eta egintzen legezko publizitatea, horiek baitira haien benetakotasunaren eta edukiaren fede ematen duten tresna bakarrak. Webgune honetan eskuragarri dagoen informazioa legezko baliorik gabeko gida gisa ulertu behar da.
Indarrean dagoen Espainiako legediak arautuko ditu oraingo baldintzak.
Erabiliko diren hizkuntzak euskara eta gaztelania izango dira.