Auzolangin(l)tza proiektuari jarraiki, auzolaneko praktika bat antolatu da. Honen helburua, auzolaneko praktika bat antolatzerako orduan sortzen diren zalantza eta zailtasunak identifikatzea da, eta aldi berean, auzolaneko praktika bat antolatzerakoan jarraitu beharreko pausuak modu praktiko batean ematea, bertan ateratako ikasbideekin gida sortzeko.
Hori horrela, ekainaren 18an, larunbat goizean, Tolosako Udalarekin batera eta Lizardi Elkartea eta Zumardiarekin elkarlanean, auzolaneko praktikari ekin genion, Urkizuko Dama Iturri- Lizardiren monumentuaren inguruko eremua txukundu asmotan.
Datozen egunetan, ekainaren 27tik uztailaren 8ra bitarte, Tolosako Udalak antolatzen dituen auzolandegietako gazteak arituko dira auzolanean.