“Jan Tolosaldea” Tolomendik Tolosaldeko Elikadura Onaren Plangintza osatzeko martxan jarritako proiektua da. “Zer jan, hura izan” esaeraren filosofian oinarritzen da, jatearen ekintzak gizarte baten izate eta garapenean duen eragina aintzat hartuz.
1. Landa Ingurunea babestea, elikadura babesteko.
2. Tolosaldeako elikadura sistema eraldatzeko saiakera xume baino irmoa abiatzea.
3. Bertako elikagai ekoizleentzako merkatuak gehitzea.
4. Elikaduraren sisteman parte hartzen duten eragile desberdinen, elkarlana, egituraketa eta antolaketak bultzatzea.
5. Bertako elikagaiak garatzeko eta bultzatzeko oinarrizko azpiegiturak sortu edo egokitzea.
6. Elikadura aniztasuna babestea, Euskal kulturaren osagai garrantzitsua baita.
Jan Tolosaldea sarearen parte izan nahi baduzu, atxikitu zaitez.
Jan Tolosaldeak zuzeneko harremanak, merkataritza justua eta lankidetza bultzatzeko sarea osatu du, Tolomendi Landa Garapen Elkartea, 12 udal, nezkazal kooperatibak eta sindikatuak eta bestelako eragileak bilduz.