
Elikadura politikak Toki Administrazioan ikastaroa EHU/UPV UDA IKASTAROETAN LANDAOLA FEDERAZIOAren eskutik
Elikadura Politika Publikoak nazioarteko eszenatokian garatzen ari dira azken urteotan, biztanleen beharrei erantzun eta lehen sektorean eragiteko helburuakin. Elikadura zeharlerro edo gai transbertsala dugu, agente ugariren lankidetzarekin batera, herritarrak, lehen sektorea eta admnistrazioak elkarlanean garatzea eskatzen duena.
Hala, norbanakoen konpromisoetatik haratago, tokiko admnistrazioak hartzen dituen neurriak eta estrategiak partekatu nahi dira ikastaro honetan, konpromiso kolektiboak zer eta nola diren zehazki ezagutzera eman eta egitekoak nola gauzatu diren ikasiko dugu. Bertako ekoizleek ekoiztutako produktuen kontsumo indibidualetik haratago, udal mailako kompromisoen gauzatzea nola errealitate egin daitekeen ezagutuko dugu arduradun politiko eta eragile ezberdinen eskutik.
Helburuak
- Elikadura politika publikoen inguruan garatzen ari diren esperientziak ezagutu eta ezagutza partekatzea.
- Tokiko elikadura sistema jasangarria garatzeko gertutasunean ekoiztutako produktuen kontsumoa eremu publikoan garatzeko gakoak ezagutzea.
- Eragile eta entitate ezberdinen arteko hartu-emana eta elkar ezagutzea dinamizatzea.
Lekua: Eibarko, Portalea kultur etxea
Ordua: 8:45etan
ANTOLATZAILEA
UPV/EHUko UDA IKASTAROAK Fundazioa
IKASTAROAREN ANTOLATZAILEA eta KOLABORATZAILEAK
LANDAOLA FEDERAZIOA
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
EIBARKO UDALA
ELIKA FUNDAZIOA
INFORMAZIOA: MATRIKULA, PROGRAMA, HIZLARIAK