EKOIZLEEN PRESENTZIA DIGITALA PROGRAMA

EKOIZLEEN PRESENTZIA DIGITALA PROGRAMA

TOLOMENDI, Tolosaldeko Landa Garapen Elkarteak Ekoizleen presentzia digitala areagotzeko programa abiarazi du. Programa honek, Tolosaldeko nekazal-elikagaien ekoizle eta eraldatzaileei aholkularitza eta tutoritza espezializatua eskaintzea izango du helburu, presentzia digitala areagotzeko euskarri digitala den webgunea sortzeko aukera emanez.

Programa honetan parte hartzeko, atxikita duzun dokumentuan jasotzen diren oinarriekin bat eginez gero, eskaera orria Tolomendiko bulegoetan aurkeztu beharko da, jarraian azaltzen den epean.

IZENA EMATEKO EPEA:

2019ko maiatzaren 16tik ekainaren 5era, biak barne.

NOLA:

Eskaera orria bete eta eskatutako agiriekin batera Tolomendin aurkeztuta.

 

Edozein zalantza izanez gero, deitu 943.65.50.97 edo 688.826.880 telefonoetara.

 

 

DESKARGATU HEMEN: