Baserri bideak konpontzeko plana 2023

Baserri bideak konpontzeko plana 2023

GAO22 arrunta 2or. (gipuzkoa.eus)

Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalek eta tokiko entitate txikiek gabezia handiak pairatzen dituzte landa azpiegituretan, eta horien artean daude landa bideak. Oro har, udalek eta tokiko entitate txikiek zailtasun handiak dituzte beren aurrekontuetatik azpiegitura horien eraikuntza eta kontserbaziorako inbertsioei aurre egiteko.

Diruz lagundu daitezkeen jarduketak 1.2 oinarri arautzailean adierazitakoak dira:
— Landabide berriak egitea, lehenengo asfaltatzea edo hormigonatzea.
— Nekazaritza ustiategietara doazen landa bideak konpontzea, egokitzea eta hobetzea.
— Landa bideak eta nekazaritza ustiategietarako sarrerak seinaleztatzea.


Subentziona daitezkeen gastuak 1.3 oinarri arautzailean aurreikusitakoak dira, 1.4 oinarrian adierazitakoak baztertuta izanik.
2023ko deialdian, diruz lagunduko diren proiektuetarako ezartzen den gutxieneko inbertsioa (aurrekontua) 4.000 euro da.