Tolosaldeko landa komunitateen garapen programa osatu behar dugu 2024 urtean. Programarekin hasi aurretik, bi girotze saio burutuko ditugu. Bideo honetan, lehen girotze saioa entzun dezakezue. Berastegin izan genituen ekainaren 13an, Euskal Herriko Laborantza Ganbarako Iker Elosegi eta Arruazuko artzaina den Iker Ganboa. Lehen sektoreaz eta elikadura-burujabetzaz jardun ziren.
Bigarren saioa ekainaren 28an ospatu zen Amasan. Bertan, landa komunitateak, zaintza eta aktibitate ekonomiko berriak izan genituen hizketagai. Bertan izan ziren Jaime Izquierdo asturiarra eta Raul Pilar, Olloko Gure Sustraiak Kooperatibako kidea.