2021ean Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etorkizuna Eraikiz deialdiaren baitan ekin zitzaion AUZOLANGILTZA proiektuari HUHEZI eta Eusko Ikaskuntzarekin elkarlanean.
Proiektu honen helburua auzolana eguneratu eta sendotzea izan da, egungo gizartean dauden erronkei erantzuteko lankidetzaren, erantzunkidetasunaren, gizarte inplikazioaren eta talde-lanaren kultura sustatzeko tresna gisa.
XXI. mendeko Gipuzkoaren eraikuntzan
auzolana iraganeko kontua
ala etorkizuneko giltza?
Etorkizunean auzolana zeren inguruan egingo den ez dakigu. Hau da dakiguna: auzolana egin behar bada, momentuko gizartearen beharrei erantzuteko izango da; auzolana antolatzeko eta egiteko moduak gizarte horren balioei erantzun beharko die; eta hainbat elementu izan beharko ditu kontuan. Horretarako lagungarria izango den gida praktiko bat osatu da.
Bertan jasotako ikasgaiak dokumental batean jaso nahi izan dira, Tolosaldeko herri txikietatik hasi eta mundu mailako auzolana jaso asmoz, bai auzolan tradizionala eta baita auzolan gaurkotua ere.
Tolosaldeko, Euskal Herriko, Estatu Espainiarreko eta munduko auzo inguruneko eta hiri inguruneko hainbat auzolan.
Auzolanak berarekin dituen balioak.
Herritarren eta auzolangileen testigantzak eta hausnarketak.
Auzolangiltza proiektu esperimentala, non XXI. mendeko auzolanaz hausnartuko den.
Gure auzolanaren iragana, oraina eta etorkizuna
Belaunaldien arteko transmisioa.
Kultura, hizkuntza eta bizimodu ezberdinak.
Auzolangiltza proiektu esperimentala, non XXI. mendeko auzolanaz hausnartuko den.
Herrigintza
Gaztetatik, bidaiatzea izan du afizio eta ofizio alegiarrak. Zaletasun ditu bertsogintza, eragiletza, gidoigintza, dokumentalgintza… Gaur egun, Nairobitarra kultur proiektuko kide da.
Andoaingo Zine eta Bideo Eskolako lehen promozioan ikasi zuen. ETBn hasi zen lanean, eta, gaur egun, grabaketan, errealizazioan, edizioan eta bideo postprodukzioan dihardu.
Gure iparrorratza hizkuntza, kultura, kirola, natura eta herrigintza dira. Ondo pasatzen dugu guri gustatzen zaiguna eginez, eta gure mundu ikuskera islatu nahi izaten dugu egiten ditugun lanetan.
Auzolanarekin ere herria eraikitzen baitugu!