
2019ko LEADER diru-laguntza deialdia
0 comments
LEADER 2019 urteari dagokion ESKABIDEA eskuragarri duzue web orrialdean.
Nahitaezkoa da inbertsioa hasi aurretik eskabidea bete eta TOLOMENDIK kontrol akta egitea!!
Eskabidea behin-behinekoa da, beraz ez da beharrezkoa dokumenturik atxikitzea (aurrerago eskatuko da behar den dokumentazioa). Bai, ordea, KONTROL AKTA egitea.
LEADER modu elektronikoan tramitatuko denez, eskatzaileak (*) identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan behar du. Eta, mesedez, kontuan izan pertsona juridikoa izanda, ezinbestekoa dela entitatearen ordezkariaren ziurtagiria izatea. Informazio hori aurreratu ahal izango litzateke.
(*) Pertsona fisikoak aukeratu ahal izango du modu elektronikoa edo presentziala