
Formazioa: Ostatuak Covid-19aren ondoren
0 comments
2021.05.12
Aurrera dirau eskualdeko ostatuentzat antolatu den “Ostatuak Covid-19aren ondoren” formazioak Fagus Alkizan.
Maiatzaren hasieran hasi eta hiru astez luzatuko den formazioan, ondorengo gaiak ari gara lantzen:
- Ostatuaren eta bere ingurunearen analisia
- Covid-19aren eragina gure negozio ereduan
- Bertako produktua, esperientziak.
- Gure bezeroaren azterketa eta covid-19aren ondorengo joerak
- “Take away” ostatuan, zergatik ez?
- Sare sozialak. Onurarik atera dugu?
- Eguneratu beharra
- Elkarlanerako eremuak aztertzea
- Etorkizunerako erronkak, hobetzeko proposamenak eta udaletxeekin elkarlana.
- Ostatuaren kudeaketa enpresa ikuspegitik: lan-taldea, kontabilitatea, “eskandalluak”, sarrera-gastuen kontrola, formazioa, etab.
Zubizarreta Hosteleria Consulting S.L.-ko Sonia Tapia adituarekin elkarlanean antolatu da.
Eskerrik asko Sonia Tapia eta baita Alkizako Udalari ere!