Bloga

ZER DA JAN TOLOSALDEA?   Eskualdeko elikadura sistema iraunkora elkarlanean eraikitzea helburu duen egitasmo honek, etorkizuneko tokiko elikadura sistema bultzatu eta sustatu nahi du, Jan Tolosaldeak elikadura ona du oinarri. Ekoizpen modu egokien bidez ekoiztua izango dena, lanean ari direnen duintasuna mantenduko duena, eta, aspektu social, ekonomiko,...

  Latxa ardiaren artilea azken urteetan arazo bihurtu da artzainontzat. Horri lotuta jakin beharrekoa da, artileak, Europako legedien baitan Sandach 3 izendapena daukala, eta horregatik, bere kudeaketa legez araututa dauden baldintza batzuetan egin behar da. Horretarako Eusko Jaurlaritzaren 60/2012 Dekretuan jasotzen diren baldintzak bete behar dira...

2019-08-22 2019ko LEADER diru-laguntza deialdia argitaratu da.   AGINDUA, 2019ko abuztuaren 9koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua­rena, zeinaren bidez arautzen baitira, 2019ko ekitaldirako, 2015-2020ko aldirako EAEko Landa Garapeneko Programaren esparruan onartu ziren Leader eremuko landa-inguruko udalerrien ekonomia sustatu, garatu eta dibertsifikatzeko laguntzak.   ORDEN de 9 de agosto de 2019,...

    Elikadura Politika Publikoak nazioarteko eszenatokian garatzen ari dira azken urteotan, biztanleen beharrei erantzun eta lehen sektorean eragiteko helburuakin. Elikadura zeharlerro edo gai transbertsala dugu, agente ugariren lankidetzarekin batera, herritarrak, lehen sektorea eta admnistrazioak elkarlanean garatzea eskatzen duena. Hala, norbanakoen konpromisoetatik haratago, tokiko admnistrazioak hartzen dituen neurriak...

TOLOMENDI, Tolosaldeko Landa Garapen Elkarteak Ekoizleen presentzia digitala areagotzeko programa abiarazi du. Programa honek, Tolosaldeko nekazal-elikagaien ekoizle eta eraldatzaileei aholkularitza eta tutoritza espezializatua eskaintzea izango du helburu, presentzia digitala areagotzeko euskarri digitala den webgunea sortzeko aukera emanez. Programa honetan parte hartzeko, atxikita duzun dokumentuan jasotzen diren...

HAZI Fundazioaren bidez, EKOIZLE TXIKIENTZAKO HIGIENE ETA OSASUN BETEKIZUNEN MALGUTASUNA deituriko formazioa saioa burutuko da Tolosaldean. Formazioaren helburua: Euskadin nekazaritza-elikagaien sektorean jarduten duten edota ekoiztutakoa zuzenean saltzen duten ekoizle txikiek bete beharreko higiene eta osasun baldintzak malgutzeko ezarri dituzten arau berriak ezagutzera ematea. Atxikita duzuen formazioari...

2019-02-13 Joan den otsailaren 13an, Bittor Oroz, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordearen eta Irma Basterra, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariaren bisita jaso genuen eskualdean. 2018an, Eusko Jaurlaritzak 2,2 milioi euro inguru bideratu ditu landa garapeneko 33 proiektutara Tolosaldean, inbertsioak 6 milioi eurokoak izan...

2019-01-19 Tolosaldeko establezimenduek bertako produktuekin duten harremana ezagutzeko ikerketa egin du Aztikerrek, Tolomendiren eskariz. Atariak honi buruzko ondorengo artikulua argitaratu du ARTIKULUA               Ikerketa horren emaitzez aritu da Ainhoa Zabala, Tolomendiko teknikaria.  ...

LEADER 2019 urteari dagokion ESKABIDEA eskuragarri duzue web orrialdean. ESKABIDEA INFO + Nahitaezkoa da inbertsioa hasi aurretik eskabidea bete eta TOLOMENDIK kontrol akta egitea!! Eskabidea behin-behinekoa da, beraz ez da beharrezkoa dokumenturik atxikitzea (aurrerago eskatuko da behar den dokumentazioa). Bai, ordea, KONTROL AKTA egitea.     LEADER modu elektronikoan tramitatuko denez, eskatzaileak...