Anoetarrek, keinu egin zioten Jan Tolosaldeari!

Anoetarrek, keinu egin zioten Jan Tolosaldeari!

Jan Tolosaldea egitasmoaren izaera eta iruditeriaren gizarteratzea izan ziren Anoetako Euskal Jaien baitan ospatu zen aurkezpen ekitaldian.  Herriko frontoian azokaren bueltan bildu ziren Tolosaldeko ekoizleak eta eskualdez kanpoko ekoizle eta artisauak. Gertuko eta garaiko elikagaiak protagonista nagusi izan ziren, eta herritarrek ere estimatu zituzten etxeratu zituzten erosketetan.

Anoetaren historia eta belaunaldiz- belaunaldi gertatutako bilakaeraren berri izan genuen herritarren eskutik. Bilakaera horretan ere Jan Tolosaldeak, izan zuen bere kontakizuna.

Azkeneko hamarkadatan eraldaketa sozial eta paisaia aldaketak, nekazal kultura behar bezain beste aintzat ez hartzearen ondorioak ekarri zituzten gogora Tolomendiko ordezkari, Karrera eta Zabalak.

Aurrerabide eta modernitateari men egitearekin batera, gure elikadura ohituretan antzemandako aldaketei erantzuten die Jan Tolosaldeak.

Rosa Arregi eskualdeko ekoizle eta EBELeko kideak, Jan Tolosaldea egitasmoaren helburu eta mezu nagusiak ekarri zituen gogora: “Ekoizleok kalitatezko eta konfiantzazko produktuak ekoizten ditugu. Benetako elikagaiak, bertakoak eta gureak dituzue”. Garaiko eta bertako produktuen kontsumitzearen garrantziaz azpimarratu zituen Arregik.

Pello Estanga, Anoetako alkateak, Anoetako herriak, eskualdeko hainbat udalerriek egin zuten moduan, hartutako konpromisoa aipatu zituen atzokoan. “Herriko eragile ezberdinekin eta lehen sektorearekin elkarlanean, herritarren kontsumo ohituretan eragin asmoz, martxan jarritako kanpainarekin lanean aritu gara eta lanean jarraitzeko asmoa dugugogoratu zien Estangak azokara gerturatu zirenei.

Eskualde osoaren ikuspegi, indar eta erronka kolektiboak, elikadura sistema eraldatzeko eredu den Anoetak, Jan Tolosaldeari keinu egin zion atzokoan talde argazkian jasota geratu zen moduan.